Defentsa Juridikoa eta Erreklamazioa
Aseguru mota honen bitartez aseguru-entitateak aholkularitza juridikoa eskaini behar dio Asegurudunari prozedura judizialetan nahiz judizioz kanpokoetan. Administrazio, lege edo bitartekaritza-prozedura batean parte hartu izanaren ondoriozko gastuak ere estal litzake. Aseguruaren estaldura eta mugak polizan kontratatutako mugen araberakoak izango dira. Oso aseguru interesgarria da hau, gure gizarte honetan gure eskubideei buruzko kontzientzia gero eta handiagoa baitugu eta, hortaz, gora egiten baitu erreklamazio-kopuruak; hala, beharrezko gertatzen da erreklamazio horiengandik babestea eta poliza hau da, hain zuzen aukera horietako bat.
ETE-ak
|
Corredurķa de Seguros Luis Urrestarazu SL-k bereziki zure enpresari hobekien egokitzen zaizkion produktuak ditu eskuragarri, horrela, zure negozioa ondo babestuta dagoela jakinda, zeure enpresaz lasaitasun osoz ardura ahal zaitezen.
Arrisku anitzetarako enpresa aseguruak irtenbide integrala ematen die enpresak aurrez aurre izan ditzakeen arriskuei, momentuaren araberako moldagarritasunari esker |
PRODUKTUAK: |
|