Bezeroari arreta 943 270 427
lurrestarazu@luisurrestarazu.com
2022eko Maiatzaren 29a
GURE LANA

Gure bezeroen beharretara hobekien egokitzen diren aseguru eskaintzak lortzeko lan egiten dugun profesional taldea gara, behin betiko polizen kontratazioa ere kudeatzen dugularik. Polizen kontratazio ostean tramite eta kudeaketa guztien jarraipena egiten diegu, bezeroa aholkatuz eta lagunduz, bereziki ezbeharren bat gertatuz gero.

Independentzia: Aseguru etxeekin inolako atxekimendurik suposatuko lukeen erlazio edo binkulazio kontraktualik ez dugu mantentzen. Hau da, bezeroen interesen alde egiten dugu une oro. Gure bezeroen ordezkari gara eta beraien interesak defendatzen ditugu aseguru etxeen aurrean, aseguruen inguruko gaietan negoziaziorako ahalmen osoarekin.

Enpresa honetan langile guztiok gara Aseguru Bitartekari titulu ofizialen jabe eta etengabeko formazio plana jarraitzen dugu.

Tratu pertsonalizatua eta gizatiarra: gure bezeroei beraien beharrak ingurugiro lasai eta konfiantzazkoan aurkezteko aukera ematen duen gertutasuna eskaintzen dugu.
 
© Todos los derechos reservados. Luis Urrestarazu s.l. CORREDURIA DE SEGUROS | Información Legal y Política de Privacidad